Kanal etiko

SASOI ERAIKUNTZAK enpresan, gure langile, bezero eta, oro har, bazkide guztiendako ingurune seguru, etiko, berdintasunezko eta konfiantzazko bat izateak duen garrantzian sinesten dugu.

Hori dela eta, Kanal Etiko sendo bat ezarri dugu, edozein pertsonak gure erakundean nabaritu dituen jokabide bidegabeak edo urraketa etikoak jakinaraz ditzan. Bide horretan, erakundean gertatzen ahal den edozein arau urratzearen edo irregulartasunen berri ematen ahal da, 2/2023 Legean zehazten den gisan (arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa).

ZEIN GERTAERA KOMUNIKATZEN AHAL DA?

Kanal Etikoaren bidez adierazten ahal duzu ez dela betetzen lege-araudia, Kode Etikoa edo indarrean dagoen edozein barne-araudi, adibidez:

  • Iruzurrari eta ustelkeriari buruzko jokabideak.
  • Laneko segurtasunari, osasunari eta higieneari buruzko jokabideak.
  • Diskriminazioa eta jazarpena lantokian.
  • Informazioaren segurtasunari eta datuen babesari buruzko jokabideak.
  • Lehiaren aurkako jardunbideak.
  • Giza eskubideen aurkako jokabideak edo ingurumenari egindako kalteak.
  • Bertze arau-hauste penal edo administratibo larri edo hagitz larri batzuk.

NOLA IGORRI KOMUNIKAZIOA?

1. aukera: CO-RESOL aplikazioa:

  1. Deskargatu CO-RESOL aplikazioa, eta onartu jakinarazpenak. Doakoa da, eta App Storen eta Google Playn eskuratzen ahal da.
  2. Sakatu “Haz un click” botoia eta, ondotik, sartu SASOI kodea.
  3. Hautatu kanalaren botoia.
  4. Idatzi zure mezua edo utzi ahots-ohar bat, ahalik eta zehatzena. Irudiak eta dokumentazioa eransten ahal dituzu.
  5. Identifikatu edo hautatu anonimotasunaren aukera. Edozein kasutan, Pribatutasun Politika onartu behar duzu.
  6. Urrats horiek egin ondotik, mezu bat agertuko zaizu pantailan, zure klikaren hartu-agiri gisa.
  7. Klikaren segimendua egiteko komunikazioa txat seguru baten bidez eginen da (aplikazioaren hasierako pantailako txat-botoitik sartu ahal izanen zara), hura itxi arte.
QR canal ético ANDROID
QR canal ético IOS

2. aukera: Web orri baten bidez:

  1. Webgunean, Kanal etikoa estekaren bidez.
  2. Sakatu “Haz un click” botoia eta, ondotik, sartu SASOI kodea.
  3. Hautatu kanalaren botoia.
  4. Idatzi zure mezua edo utzi ahots-ohar bat, ahalik eta zehatzena. Irudiak eta dokumentazioa eransten ahal dituzu.
  5. Identifikatu edo hautatu anonimotasunaren aukera. Edozein kasutan, Pribatutasun Politika onartu behar duzu.
  6. Kasu horretan, jaso izanaren agiriarekin batera, igorri duzun klik horretarako identifikatzaile eta PIN bakar bat agertuko da pantailan, eta aparte gorde beharko duzu, segurtasuna dela eta, aitzinerago txat seguru baten bidez zure klikaren egoerari buruzko komunikazioa mantentzeko.
  7. Txatean mezu berri bat duzun edo informazio gehiago eman nahi duzun jakin nahi duzun bakoitzean, hasierako estekara joan behar duzu, “Accede a un click anterior” botoia sakatu eta SASOI kodea sartu, baita gordetako Identifikatzailea eta PINa ere.

Kanal etiko

Canal ético web

KUDEAKETA-PROZEDURAREN FUNTSEZKO PRINTZIPIOAK:

Konfidentzialtasuna: Gure ustez, konfidentzialtasuna funtsezkoa da pertsonak anima daitezen kanal etikoan komunikazioak aurkeztera. Prozesu osoan erabateko konfidentzialtasuna bermatzen dugu eta informazioa ematen duen pertsonaren nortasuna babesten dugu legeak baimentzen duen neurrian. Informazioa modu anonimoan bidaltzeko aukera dago.

Ikerketa prozesu inpartziala: Behin komunikazio bat aurkezten delarik, gure kanala kudeatzen duen aditu-taldeak gaia xehetasunez ikertuko du, modu objektibo eta arduratsuan, barne araudiarekin eta aplikagarri den legediarekin bat etorriz. Prozesu osoan zehar, tartean daudenen eskubideak errespetatuko dira, bereziki errugabetasun-presuntzioa.

Errepresalien aurkako babesa: Ez dugu fede oneko informatzaileen aurkako inolako errepresaliarik onartzen. Edozein irregulartasunen berri ematera ausartzen direnen eskubideak eta osotasuna babesteko konpromisoa dugu. Informatzaile baten aurka errepresaliak hartzen dituen edozein pertsonaren aurkako diziplina neurri egokiak hartuko ditugu.

Diligentzia: Kanalaren kudeatzaileek diligentziaz izapidetuko dituzte jakinarazi zaizkien informazioak. Nolanahi ere, beharrezkoa den erabakia gehienez ere hiru hilabeteko epean hartuko da, epea luzatzea eskatzen duten konplexutasun bereziko kasuetan izan ezik; kasu horietan, epe hori gehienez bertze hiru hilabetez luzatu ahal izanen da.

Fondo de Residuos, Gobierno de Navarra

Esta empresa ha recibido una subvención del Gobierno de Navarra al amparo de la convocatoria de 2024 de ayudas para la mejora de la competitividad.

Ayudas a la competitividad Gobierno de Navarra

Esta empresa ha recibido una ayuda cofinanciada al 100% con recursos REACT UE, a través del Programa Operativo FSE 2014-2020 de Navarra, como parte de la respuesta de la Unión a la pandemia de COVID-19.

Gobierno de Navarra Gobierno de Navarra
Sasoi Eraikuntzak